XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NAPARTARRAK JOAKIN LIZARRAGA (1748-1835)

Amazortzigarren mendearen amaialdiko napar idazlaria.

Ez dira askorik luma erabilli zuten napartarretan, baiña ez ditugu arbuiagarri ere, gora aundikoak baizik.

Egues ibarreko lau baten datza Elkano; ementxe jaio zan Joakin Lizarraga 1748-9-17`an.

Napar erriska ontan il ere egin zan, bertoko apaiz-aita zala, 1835-1-20`an.

Bere gurasoak: Tomas Lizarraga ta Maria Frantziska Iragi.

Migelena du izena bere jaiotetxeak.

Bere erritik, esan dezakegu, etzan atera ikastaldiak egiteko besterik.

Goideiak eragiña ta an inguruko jesulagunak bultzatuta, bear bada, Loiola`n sartu zan 1766`an.

Urrengo urtean 1767, ain zuzen, Jesus`en Lagundia Espaiña`tik jaurtia izan zan, eta jesuitak beren etxeetatik sakabanatuak.

Lizarraga bere etxera itzuli zan, eta eliz-ikasketak osotu ondoren, Elkano`ko erretore, apaiz-aita izentatu zuten, 1774`an, irurogei ta bat urte kargu orretan egiñik.

IDAZLANAK
Ementxe zegolarik asi zan idazten.

Berez sor-azi zuen gar ori, ala besteren batek zirikatuta? Ez dakigu.

Umetatik zekin euskeraz, eta Loiola`n igaro zuen urtean izango zitun noski zirikatzaille yaioak ere; Larramendi, Mendiburu ta Kardaberatz`en liburuak, gaiñera, esku artean izango zitun.

Dana dala, ezagutzen zitun bere aurretiko euskal idazleak Axular eta abar ere bai (...).